Ustekabek 17.30etan ekingo dio Eibar animatzera joateko kalejirari, Estaziñoan

Ustekabek 17.30etan ekingo dio Eibar animatzera joateko kalejirari, Estaziñoan
2014/05/25 00:00
eta kitto!

Eibar-Alaves norgehiagoka hasi aurretik kaleak girotzen ibiliko da Ustekabe fanfarrea, 17.30etatik 20.00ak bitartean, El Diario Vascok kontratatuta. Ekimena DV eta Ustekabe fanfarrearen arteko elkarlanaren ondorioa da: "Ustekabek orain dela aste batzuk eskaintza komertziala egin zion Eibar Kirol Elkarteari, eta DVk eutsi dio proposamenari. Klubaren alde egiteko asmoz, DVk Ustekabe fanfarrea kontratatu du kale-giroa sortze aldera eta fanfarrearen tarifa osoa ordainduko du. Trukean, fanfarreak jasotako diru osoa akziotan (23 akziotan) inbertituko du".
Emanaldia Estaziño kalean hasiko da, 17.30etan eta Untzagaraino kalejiran joango dira, hara ailegatu eta eibarzaleek Ipuruara joateko 18.30etarako deitu duten kalejirarekin bat egiteko. Foball zelaiaren inguruan arituko dira gero. Aktuazioa partida hasi baino minutu gutxi lehenago amaituko da eta foball partidako animazioa txarangarik gabe izango da, klubaren erabakiz.