Uxue Gutierrez brontzezko dominarekin itzuli zen Amurrioko judo txapelketatik

Kalamuako judokak lan bikaina egin zuen bost borrokatatik lau irabaziz
Uxue Gutierrez brontzezko dominarekin itzuli zen Amurrioko judo txapelketatik
2025/11/11 12:25
Ekhi Belar

Infantil mailako Amurrioko Judo Txapelketaren XXXI. edizioa jokatu zen zapatuan, azaroak 8, Bañueta kiroldegian. Kalamua Judo Taldeak urtero hartzen du parte bertan eta aurten ere ez da gutxiagorako izan. Hasiera batean Josu Garrok ere parte hartu behar zuen, baina min hartuta egon denez, Uxue Gutierrez izan zen Eibarko ordezkari bakarra.

Gutierrezek bikain defendatu zuen eibartarren ohorea, bost borrokatatik lau irabazi baitzituen. Multzoko hiru lehiak irabazi egin zituen eta baita final zortzirenetakoa ere. Final laurdenetan, ostera, ezin izan zuen aurrera egin eta brontzezko dominarekin itzuli zen etxera.