Uxue Gutierrez judoka Gipuzkoako txapeldunordea alebinetan

Alain Gonzalezek brontzea eskuratu zuen Gipuzkoako Kopan
Uxue Gutierrez judoka Gipuzkoako txapeldunordea alebinetan
2024/05/06 10:14
eta kitto!

Kalamua Judo Klubeko ordezkariak porrot bakarra izan zuen Urnietako kiroldegian jokatutako Gipuzkoako alebin mailako txapelketan. Porrot hori 36 kilorainoko mailakoen arteko finalean izan zen eta, horri esker, zilarrezko domina irabazi zuen eibartarrak.

Mutilen arloan, bestalde, eta 34 kilora arteko tartean, Alain Gonzalezek brontzea eskuratu zuen Gipuzkoako Kopako lehian. Oraingo honetan Doha Shrir izan zen Kalamuako ordezkaria, Hegoi Estebanen tokian, modu horretan bere debuta eginez entrenatzaile bezala.