Uztailaren 15ean itxiko da Asier Errasti XXIII. Film Laburren Jaialdirako lanak aurkezteko epea
2022/07/11
09:49
eta kitto!
Eibarko Udalak eta Plano Corto elkarteak Asier Errasti Eibarko XXIII. Film Laburren Jaialdirako deia zabaldu dute eta parte hartzeko epea uztailaren 15ean itxiko da. Lehiaketak bi atal ditu, fikzioa eta animazioa. Espainian jaio edo bizi diren film laburren egileek izango dute parte hartzeko aukera eta parte hartzen dutenek egindako film laburra 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerakoa izan behar da. Aurreko edizioan parte hartu duten lanak ezin izango dira berriz ere aurkeztu eta ez dira onartuko komunikazio kanpainak, ez eta izaera komertziala duten filmak. Film laburraren produkzio urtea amaierako tituluetan azaldu behar da.
Izen-ematea elektronikoki egin behar da, Udalaren webgunean aurkituko duzuen formularioa beteta. Lehiaketari buruzko argibide gehiago ere bertan aurkituko dituzue. Eskaerari dokumentu hauek erantsi behar zaizkio: film laburraren sinopsi txiki bat (bi lerrotan), film laburraren fotograma bat esku-orrirako eta film laburraren fitxa teknikoa.