Uztailaren 22ra arte dago zabalik Eibarko Udal Euskaltegiko irakasleen lan-poltsan izena emateko epea

Uztailaren 22ra arte dago zabalik Eibarko Udal Euskaltegiko irakasleen lan-poltsan izena emateko epea
2016/07/06 07:39
eta kitto!
Udal Euskaltegiko lan-poltsa horren lehiaketan sartzeko eskaerak uztailaren 22ra arte egin daitezke Pegorako bulegoan. Lan-poltsan sartzeko ez da azterketarik egin behar. Merituen balorazioa egingo da. Hautagaiek diplomatura, lizentzia, gradua edo horien baliokidea eduki behar dute eta IVAPeko 4. HE, derrigorrezkoa. Edozelan ere, HABEk Euskaltegietako irakasleak homologatzeko egin zituen probak gainditu zituzten irakaslegaiak ere onartuko dira. Lan-poltsa honen bitartez  Eibarko Udal Euskaltegian sor daitezkeen langile-beharrei aurre egin nahi zaie.


Merituak baloratzeko orduan, epaimahaiak, besteak beste, ondoko meritu hauek hartuko ditu kontuan: HABEk ziurtatutako esperientzia irakaskuntzan, titulu akademikoak (Euskal Filologiako gradu edo lizentzia, Irakasle-ikasketak Euskal Filologian, Irakasle-ikasketetako diplomatura edo gradua haur-hezkuntzan), helduei euskara irakastearekin zerikusia duten HABEk, EHUk, UNEDek edo IVAPek emandako ikastaroak eta informatika-ezagutza.