Uztailean eta abuztuan zehar ez dute Agurtzen zerbitzua eskainiko
Irailaren 17an itzuliko da ohiko egutegian, hileko lehen eta hirugarren eguaztenetan
2025/07/02
12:23
eta kitto!
Agurtzen zerbitzuaren bitartez aurretiazko borondatearen inguruko informazioa ematen zaie eibartarrei, zalantzak argituz eta beharrezkoa den dokumentazioa betetzen lagunduz. Hileko lehen eta hirugarren eguaztenetan Untzaga Gizarte Etxeko Arrate aretoan egon ohi dira, baina orain, udaren etorrerarekin, jarduera etengo dute uztailean eta abuztuan zehar, irailaren 17an itzuliko direlarik.
Debabarreneko Esperientzia Eskolaren 19. promozioak iaz martxan jarri zuen Agurtzen zerbitzua. Proiektuak babes eta jarraipen handia izan du, eta harrera ikusita, zerbitzua ematen jarraituko dute uda ostean.