Valenciaga Oroitzarrea jokatuko da bihar goizean

Valenciaga Oroitzarrea jokatuko da bihar goizean
2016/04/02 11:03
eta kitto!
Aste Santu osteko asteburuko kirol agenda ohikoa baino laburragoa bada ere, badira gauza interesgarriak gaurko eta biharko. Horrela, BIHAR goizean txirrindularitza afizionatuen mailako proba interesgarrienetakoa jokatuko da Eibarren, Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatuta. Valenciaga Oroitzarrearen 45. edizioa jokatuko da goizeko 09:00etan hasita eta Armeria Eskolaren parean amaitzeko 12:45aren inguruan. Arratsaldean. bestalde, 1. Mailako foball partiduan, Eibarrek Villarreal hartuko du Ipuruan arratsaldeko 18:15ean. GAUR ere jardunaldi interesgarria izango da Unben 16:00etatik aurrera, Ohorezko B Mailari eusteko azken neurketakoa izango baitu Avia Eibar Rugby Taldeak Uribealdea indartsua hartuta. Ordu berean, eta Portugaleten, antzerako aukera izango du Eibarko Urbat waterpolo taldeak hango Nautica Portugaleteren aurka, irabaziz gero eibartarrek jaitsiera zuzena saihestuko dutelako.