Valenciaga Oroitzarrearen aurkezpena zuzenean emango dute YouTube bitartez

Lasterketaren 53. edizioaren aurkezpena gaur egingo da, 20:00etatik aurrera
Valenciaga Oroitzarrearen aurkezpena zuzenean emango dute YouTube bitartez
2024/04/23 11:21
eta kitto!

Gaur, martitzena, egingo dute Valenciaga Oroitzarrearen 53. edizioaren aurkezpena. Ekitaldia zuzenean emango dute Eibarko Udalaren YouTubeko kanalean, eta 20:00etatik aurrera jarraitu ahal izango da. Bestela ere, aurkezpena aurrez aurre ikusi nahi izanez gero, udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan egingo da.

Valenciaga Memoriala maiatzaren 5ean jokatuko da, 09:00etan Untzagatik hasita. Errepideko Espainiako Koparako puntuagarria den lasterketa da eta Elite eta 23 urtez azpikoen mailako txirrindulariek hartuko dute parte bertan.

Txirrindulariek 163,3 kilometroko ibilbidea bete beharko dute Toribio Etxebarria kalean kokatuta egongo den helmuga gurutzatu aurretik. Aurreikuspenen arabera, lasterketa 13:00ak inguruan amaituko da.