Valenciagako jantziekin desfilatzeko modelo bila

Valenciagako jantziekin desfilatzeko modelo bila
2013/02/22 00:00
eta kitto!

Valenciaga jantzi dendak moda desfilea egingo du martxoaren 22an eta modelo moduan desfilatzeko neskak eta mutilak behar ditu. Interesa duenak hilaren amaiera arte (28ra arte) Zuloagatarren kaleko dendara joan eta bertan izena eman dezake. Bertan azalduko dizkiete jakin beharreko guztiak (casting-a noiz izango den…).