Venezuelari buruzko hitzaldian sabotajea egiten ahalegindu dira

Venezuelari buruzko hitzaldian sabotajea egiten ahalegindu dira
2019/03/12 23:26
eta kitto!
Martitzen arratsaldean Venezuelari buruzko hitzaldia eman zuen Agustin Otxotorenak Arrate Kultur Elkartean, Eibarko Sorturen eskutik, baina ekitaldia hasi baino lehen, hitzaldira joandakoen artean eserita zegoen Maduroren erregimenaren kontrako emakume bat hizlariari joten ahalegindu eta hitzaldirako erabili behar zuten ordenagailuko kableak bere tokitik atera zituen. Aldamenean zeudenek hemen bizi den emakume venezolarrari joateko esan zioten, baina joateko asmorik ez zuela ikusita, Udaltzaingora deitu  eta haiek atera zuten kalera, identifikazioa egin eta gertatu denaren inguruko akta betetzeko, 1999az geroztik Caracasen bizi den enpresari euskaldunak beste batzuetan ere jasan ditu horrelako erasoak eta emakumearen kontrako salaketa ipini du. Bestalde, emakumeak beste salaketa bat egin du, jendea bera lokaletik botatzen ahalegindu denean erabilitako indarkeriarengatik. Arrate Kultur Elkartean bakarrik emakume hori sartu arren, kanpoan geratu ziren beste lau edo bost lagunekin batera joan zen, ekitaldiari sabotajea egiteko asmo garbiarekin. Liskarra alde batera lagata, Otxotorenaren hitzaldiak interes handia eragin zuen eta Arrate Kultur Elkartea txiki geratu zen. Ekitaldira joan ez direnak gogoan, aste honetako aldizkarian kaleratuko dugun erreportajean esandakoak laburbildu eta horien berri emango dizuegu.

 

,