“Viaje al Paraíso”, “Ali & Ava”, “La vida padre” eta “Un héroe samurái” Coliseoko zine-karteldegian
2022/09/23
08:38
eta kitto!
Asteburu honetako zine-karteldegiak lau pelikula izango ditu Coliseon eskaintzeko. Aurreko asteburuan eman zuten Joaquin Mazonen “La vida padre” berriro proiektatuko da eta beste hirurak berriak izango dira: Ol Parker-en “Viaje al Paraíso” 1 Aretoan eta Antzokian proiektatuko dute, txandaka, eta Clio Barnard-en “Ali & Ava” 2 Aretoan eskainiko da. Bestalde, Mark Koetsier, Chris Bailey eta Rob Minkoff-en “Un héroe samurái. La Leyenda de Hank” umeentzako filma ohiko ordutegian ikusi ahal izango da, 17:00etan: zapatuan 2 Aretoan eta domekan Antzokian. Bestelako ordutegiak ere ohikoak izango dira: zapatuan, 17:00etan, 19:45ean eta 22:30ean; domekan, 17:00etan eta 20:00etan; eta astelehenean, ikuslearen egunean, ordutegi bakarrean, 20:30ean. Zapatuan Antzokia, hau da, areto nagusia, okupatuta egongo da eta ez da zine-proiekziorik izango bertan.