Vila-real B taldeko Jorge Pascualek SD Eibarrekin jokatuko du hurrengo denboraldian

Aurreko denboraldian erasoko jokalariak bost gol sartu zituen Vila-realeko bigarren taldearekin, eta baita lau asistentzia eman ere
Vila-real B taldeko Jorge Pascualek SD Eibarrekin jokatuko du hurrengo denboraldian
2024/07/08 16:57
eta kitto!

Almeriako aurrelaria lagata iritsiko da SD Eibarrera, azken denboraldia Vila-real B taldean egin eta gero. Aurreko denboraldian erasoko jokalariak bost gol sartu zituen Vila-realeko bigarren taldearekin, eta baita lau asistentzia eman ere. Gainera, Vila-realeko lehen taldearen entrenamendu dinamikan hartu du parte, txapelketa ofizialetan talde horrekin hainbat partidu jokatzera iritsiz. Orain dela bi denboraldi egin zuen debuta Vila-realen lehen taldearekin eta, horrez gain, Espainiako selekzioaren beheko mailetan, 16 urtez azpiko eta 19 urtez azpiko selekzioek deitu dute Almeriako jokalaria.