Villarreal B-ren aurkako partidarako sarrerak salgai jarri ditu SD Eibarrek

Neurketa zapatuan jokatuko da, 16:15ean, Ipuruan
Villarreal B-ren aurkako partidarako sarrerak salgai jarri ditu SD Eibarrek
2024/03/12 12:54
eta kitto!

LaLiga Hypermotioneko SD Eibarrek etxean jokatuko du berriro, oraingoan zapatuan, 16:15etik aurrera. Eta Ipuruako partidu horretarako sarrerak salgai egoteaz gainera, dagoeneko erosi daitezke baita hilaren 30ean CD Eldenseren aurkako partidukoak ere. Sarrerak online zein aurrez aurre eros daitezke Orsaixanen prezio hauekin: funtsetan eta B zonetan, 20 euro; A gunetan, 25 euro; gune zentratuan, 30 euro; eta 13 urtetik beherakoentzat, 10 euro.

Ipuruara joan ezin diren abonatuek eserlekua libre lagatzeko aukera izango dute. Salduz gero, 10 euro itzuliko zaie sarrera bakoitzeko. Liberazioa Klubaren webgunean eta telefono bidez egin daiteke, 843201831 zenbakian.

Gainera, salgai daude VIP sarrerak 90 €-ko prezioan. 

 

Hiru lan-saio partidu aurretik

Bestalde, gaur atseden hartuko du Joseba Etxeberriak gidatzen duen taldeak, eta partiduaren aurretik hiru entrenamendu egingo ditu: bihar, 11:00etatik aurrera, Ipuruan (ateak itxita); etzi, ordu berean, baina Atxabalpen; eta etzidamu, Atxabalpen berriro ere, baina arratsaldeko 16:00etan.