Virginia Basurto (Alboan): “Mineralen ustiapena erabiltzen dute talde armatuek beraien egitekoa finantziatzeko”
- Zer gertatzen ari da Kongon?
Kongon ia 20 urtean ari dira "isilpeko" gerra batean. Gatazkaren erroak oso sakonak dira, talde armatu ugari dago bertan, inguruko tentsioek bertan duten isla, gatazka etnikoak daude, populazio- dentsitatea eta lurraren edukitzearen inguruko auziak... Baina guzti horien artean, auzi ekonomikoa, bertako baliabide naturalak kontrolatzeko nahia, alegia. Eta baliabide hauen ustiapenak eta kontrolak gatazka iraunaraztea ekarri du, izan ere, talde armatuek ustiapen honekin ateratzen duten diruarekin finantzatzen dute haien bizirautea; horrela bertako populazioarentzat errekurtso naturalek onura ekarri beharrean, madarikazioa ekarri dutela diote. Ezin dugu ahaztu, Kongoko gatazka II Mundu Gerraz geroztik hildako gehien utzi dituen gatazka dela, 5 miloi hildakotik gora; eta emakumeen aurkako sexubiolentzia inon baino handiagoa dela kalkulatzen da.
- Zeintzuk dira mineral horiek eta zertan datza Dodd-Frank legea?
Dodd-Frank legea gatazka-mineralak erregulatzen dituen nazioarteko lehen legedia da, eta honek ezartzen du Estatu Batuetan salduko den edozein produktuk bere osagaien artean Kongotik edo inguruko herrialdetatik datozen lau mineralak (estainua, wolframa, tantalioa
eta urrea) baditu, enpresak ziurtatu beharko duela ez dutela talde armaturik edo gatazkarik finantziatu. Legedi hau txalotzekoa den arren, akats bat du, hau da, bakarrik Kongotik (edo inguruko herrialdetatik) datozen 4 mineral hauei egiten diela erreferentzia, jakin badakigun arren, hainbat eta hainbat direla gatazka-mineralek finantzatutako gatazkak (Kolonbia, Afghanistan…). Horregatik txalotzen dugu, Europako proposamenak duen begiratu geografiko zabala. Erregulazioa orain dago eztaibaidan europar parlamentuan, eta datorren asteartean, hilaren 19an, europarlamentari guztiek izango dute berau bozkatzeko aukera. Hori dela eta, sinadurak batzen gabiltza www.tecnologialibredeconflicto.eu/firma webgunean (www.gatazkarikgabekoteknologia.org klikatu eta sinatu atalean) gero gure politikariei adierazteko zenbat pertsonek eskatu duten haien botoa legedi lotesle edo binkulante baten alde, zeinek hornikuntza kate
guztiari eragingo lioken.