Vitoria filialak 2. RFEF mailan debutatuko duen denboraldiaurrea hasi du
SD Eibar-eko lehen filiala denboraldiaurreko bere entrenamenduekin hasi da 2. RFEF mailan deuta egiteko, apirilean 3. RFEF-eko laugarren multzoko txapeldun gisa mailaz igo ondoren. Talde horretako entrenatzailea Iñigo Perez izango da, azken denboraldian Eibar Urkorekin Gipuzkoako Ohorezko Mailatik 3. RFEF mailara igotzea lortu duen bera. Aurredenboraldiko aurkariak Alaves B, Gernika, Getxoko Arenas, Subiza, Lagun Onak, Rayo Cantabria eta SD Logroñés izango dira.
Taldea, gainera, jokalari berriak ekartzen hasi da kategoria berriari eusteko asmoz. Ibai Asenjo Ermuko aurrelaria da horietako bat, azken denboraldian Basconian (3. RFEF) eta Bilabo Athletic-en (2. RFEF) jardundakoa. Premier League International Cup txapelketa jokatu zuen Athletic Clubeko 23 urtez azpiko taldean ere aritu zen.
Bestalde, Aitor Larrañaga atzelaria Reala C-tik dator, erdilari ezkerra da eta bi urterako sinatu du. Eta Oscar Garcia soriarra Numantziatik dator, erdilari hori ere beste bi denboraldirako.