Vitoria filialak sendo jarraitzen du 3. RFEF Mailako sailkapeneko gorenean

Vitoria filialak sendo jarraitzen du 3. RFEF Mailako sailkapeneko gorenean
2023/11/27 11:03
eta kitto!
Jardunaldi esanguratsua izan zitekeen azken hau, Unben indarrak neurtu behar zituztelako sailkapeneko gorenean berdinduta zeuden bi taldek: Eta horrela suertatu zen, SD Eibarko filialak ondo irabazi ziolako (2-0) Portugaleteri. Baina Beasainek Pasaian 0-1 irabazi zuenez, oraindik berdinketa dago goren-gorenean. Orain Vitoriak eta Beasainek hiru puntu aldea kentzen diote Portugaleteri, eta laura dago Lagun Onak; beste guztiak urrutirago. Liga irabaztea oso garrantzitsua da, talde bakarrak igoko duelako amaieran mailaz; bigarrenetik aurrera promozio faseari egin beharko diote aurre.