Waterpoloa ezagutzeko aukera astelehenetik eguenera Orbean

Saio ludikoak prestatu dituzte benjamin, alebin eta infantil mailetako neska-mutilentzat
Waterpoloa ezagutzeko aukera astelehenetik eguenera Orbean
2024/08/30 11:45
eta kitto!

Irailaren 2tik 5era, arratsaldeko 17:30etik 18:30era, ordubeteko saioetan, waterpoloaren berri izateko aukera paregabea eskainiko dute gure herriko Urbat klubekoek. Euren hitzetan “oso kutsu ludikoa” izango dituzten aurre-entrenamenduak egingo dituzte benjamin, alebin eta infantil mailetako neska-mutilekin.

Orbea kiroldegian izango diren saio horietara kirol mota horretan interesatuta dauden guztiei egiten zaie gonbidapena.