Waterpoloko campusa egingo dute irailaren 4tik 6ra arte

Waterpoloko campusa egingo dute irailaren 4tik 6ra arte
2023/08/29 10:40
eta kitto!
Waterpoloan murgiltzeko aukera paregabea izango da irailaren 4, 5 eta 6an Eibarko Orbea igerilekuan egingo den campusean. 2007 eta 2014 urteen bitartean jaiotako haur guztientzat antolatu dituzte jardunaldi horiek Urbat waterpolo taldekoek, eta igeri egiten jakitea beharrezkoa da. Ordutegia goizeko 11:30etik 13:00era artekoa izango da. Bertan izena emateko 650257850 telefonora deitu daiteke edo, bestela, posta elektronikoz kontaktatzeko aukera ere badago: urbatateirekiak@gmail.com