Waterpoloko haur mailako partidu orekatuetan Urbatekoak galtzaile

Datorren asteburuan partidu bakarra jokatuko dute Urbatekoek
Waterpoloko haur mailako partidu orekatuetan Urbatekoak galtzaile
2024/05/28 12:31
eta kitto!

Partidu orekatuak izan ziren azken asteburuan Urbateko haur mailako taldeek (Beltzak eta Gorriak) jokatutakoak, kadete mailakoarena bezala, baina emaitzek ez zieten mesede handitik egin eibartarrei, gutxigatik izanda ere galdu egin zituztelako norgehigokak. Bereziki garrantzitsua izan zen Urbat Gorriak haurren taldeak Sestaoren aurka 8-9 galdutakoa, Espainiako txapelketarako sailkapenari begira. Alebin mailako taldeak, baina, albiste ona eman zigun, Waterpolo Donostirekin bosna berdinduta.

Datorren asteburuan partidu bakarra jokatuko dute Urbatekoek: infantil mistoko Urbat Gorriak taldeak Sakoneta kiroldegian jokatuko duena zapatuan bertako Leioa WP-ren aurka, 15:45etik aurrera.