Waterpoloko infantil mailako Euskadiko selekzioa gaur Orbean izango da
Unax Larrañaga eta Oier Etxeberria Urbateko jokalariak sartu dituzte deialdian
2025/03/19
10:40
eta kitto!
Gaur Orbea kiroldegian waterpoloko infantil mailako Euskadiko selekzioak egingo duen entrenamenduan izango dira Unax Larrañaga eta Oier Etxeberria Urbateko jokalariak ere. Eibarko klubeko infantil mailako taldekoak Euskadiko selekzioaren deia jaso dute apirilaren 3tik 6ra arte Palma de Mallorcan jokatuko den Espainiako Txapelketarako. Selekzioa osatuko duten 14 jokalaritik bakarrik hiru dira gipuzkoarrak, eta penagarria da azken unean Andoni Urra eibartarra kanpoan geratu izana, gaixotasun batengatik. Gaurko entrenamendua 21:00etan izango da.