Waterpoloko Urbat taldeko neskek hamargarren garaipena lortu zuten asteburuan
2023/01/16
12:41
eta kitto!
Emakumezkoen Euskal Herriko Ligan jokatzen duen Urbat Urkotronik Donosti senior mailako taldeak hamaika partidutik hamar irabazi ditu denboraldi honetan. Azken garaipena asteburuan eskuratu zuen Orbea kiroldegian, Getxori 15-7 gaindituta. Partidu horretan, gainera, Naroa Hernandezek bere debuta egin zuen senior taldearekin. Garaile izan zen baita kadete mailako mutilen taldea ere, Leioari 10-6 irabazita.
Gizonezkoen Euskal Herriko 1. Mailako Ligan jokatzen duen Urbat Urkotronik-eko talde nagusia izan zen bakarra porrot egiten azken asteburuan. Iruñean jokatutako norgehiagokan bosna berdindu zuen Larrainarekin partiduan oso txarto sartu ondoren (10. minuturako 4-0 galtzen zuten eibartarrek). Gero asko hobetu zuen bere jokoa Eibarko taldeak eta horrek penaltietara iristeko balio izan zion; hala ere, hor amore eman behar izan zuen. Taldeko tenikoek diotenez, “sailkapenerako garrantzirik gabeko porrota izan arren, aurkaria gehiago errespetatzeko balioko digu”.