Waterpoloko Urbatek penaltietan galdu zuen 2. Maila Nazionaleko partiduan

Azken minutuetan taldeak erakutsi zuen indar eta argitasun faltak ez zion laga hiru puntuak etxean lagatzea
Waterpoloko Urbatek penaltietan galdu zuen 2. Maila Nazionaleko partiduan
2025/01/13 10:22
eta kitto!

Zapatuan Donostiako Paco Yoldi igerilekuan jokatutako partidu gogor eta parekatuan, Davide Cerchiren taldeak, Colegio Brains-en aurka zortzina berdindu eta gero, azkenean 12-13 galdu zuen penaltietan. Hala ere, eibartarrek bere maila erakutsi zuten; hori bai, azken minutuetan taldeak erakutsi zuen indar eta argitasun faltak ez zion laga hiru puntuak etxean lagatzea. Azken berdinketaren ondoren, penaltiak erabakigarriak izan ziren, eta puntu bakarra lortu zuen Urbatek.

Bizirik eta osasuntsu dagoela erakutsi zuen taldeak datorren zapatuan, urtarrilak 18, etxean jokatuko du berriro, ohiko orduan, 20:15ean. Paco Yoldin Alcorcon izango dute bisitari.