Waterpoloko Urbiak taldeak Bordeauxen jokatuko du asteburuan

Union Saint Bruno Bordeaux izango dute arerio
Waterpoloko Urbiak taldeak Bordeauxen jokatuko du asteburuan
2024/02/22 15:00
eta kitto!

Waterpoloko Urbiak taldea, Gipuzkoako senior mailako nesken taldea, Frantziako Bordeaux hiri handian izango da asteburuan, zapatuan eta domekan lagunarteko bi partidu jokatzeko, biak ere Union Saint Bruno Bordeaux taldearen aurka. Aukera paregabea, beraz, Gipuzkoako waterpolo taldearentzat!