WOMENEKIN 2025 ekimenaren zortzigarren edizioa egingo da Ermuan uztailaren 10ean

Ekitaldiaren asmoa emakume ekintzaileen lana ikusaraztea eta balioestea da.
WOMENEKIN 2025 ekimenaren zortzigarren edizioa egingo da Ermuan uztailaren 10ean
2025/07/04 13:12
eta kitto!

Ekingune ekintzaileen elkarteak WOMENEKIN 2025 ekimenaren zortzigarren edizioa antolatu du. Ekitaldiaren asmoa emakume ekintzaileen lana ikusaraztea eta balioestea da, eta Ermuko Izarra Centreko Auditorioan izango da uztailaren 10ean, 12:00etatik aurrera.

Ekitaldia hizaldi-solasaldi formatuan egingo da. Bertan egongo dira Apurva San Juan, LUP S. Coop. Soluciones de lectura asistida enpresaren sortzaileetako bat, eta Maria Olaizola Bergarako Rural Kutxaren bulegoko zuzendaria. Saioa Leticia Sánchez Ekingune elkarteko koordinatzaileak zuzenduko du.

Ekitaldiko babesleak Rural Kutxa eta Ermuko Udala (Izarra Fundazioaren bitartez) dira.