Xabier Labaka eta Oihane Sarasketa izan dira garaile Asier Cuevas Herri Lasterketan

Eibarko Klub Deportiboak Pello Berrizbeitiari eta ‘Zure irrifarra nire indarra’ proiektuari omenaldia egin zien
Xabier Labaka eta Oihane Sarasketa izan dira garaile Asier Cuevas Herri Lasterketan
Eskola Kirolean dabiltzan umeek hartu zuten parte Asier Cuevas Lasterketa Txikian
2025/11/17 10:36
Ekhi Belar

Ehundaka korrikalari elkartu ziren zapatu arratsaldean, azaroak 15, Toribio Etxebarria kalean, Asier Cuevas Herri Lasterketaren XII. edizioan parte hartzeko. Antolatzaileen berbetan, “giro ezin hobean eta eibartar askoren animo artean” egin zen lasterketa, herriko probaren arrakastaren erakusgarri.

Hasteko, eta aurtengoan lehen aldiz, Asier Cuevas Lasterketa Txikia egin zen eta Eskola Kirolean parte hartzen duten 150 ume inguruk hartu zuten parte bertan. Eskola Kirolean hasi den aro berriaren berrikuntzetako bat da hau. Izan ere, Eskola Kirola programa “herriratu” nahi dute eta herriko kirol probetan parte hartzea sustatu.

Korrika egin baino lehen, umeei dortsalak banatu zizkieten, elkarrekin berotu zuten Deporreko atleten gidaritzapean eta gero lasterketak egin zituzten. Bi hain zuzen ere, LH-ko 3. eta 4. mailakoak atera dira lehenik eta, gero LH-ko 5. eta 6. mailakoak, 800 metroko ibilbidea egiteko.

Zapatuko lasterketaren aurretik, astean egin dituzten saioetan zehar umeek proba prestatu ahal izan zuten eta monitoreekin lasterketa-estrategia ezberdinak landu zituzten. “Helburua guztientzat berdina zelarik: irribarretsu helmugaratzea”, Oihane Sarasketa Irranzo Eibarko Eskola Kirolaren koordinatzailearen berbetan. “Bereziki eskerrak ematea Klub Deportiboari eta bertako atletei, hasieratik eskainitako, laguntasun, prestutasun eta elkarlanagatik”.

 

Xabier Labaka irabazle

Proba nagusian, korrikalariek hiru buelta eman behar izan zioten 2,5 km-ko ibilbideari, guztira 7,5 km eginez. Bertan, Xabier Labaka Aldekoa bergararra izan zen azkarrena (23:38) eta atzetik sartu ziren Ibon Badiola Lersundi (24:19) eta Sergio Agredas del palacio (24:22). Emakumeen artean, Eskola Kirolaren koordinatzaile Oihane Sarasketa Irranzo eibartarra izan zen lehena (29:31) eta gero helmugaratu ziren Iraia Beristain Aranbarria (32:47) eta Jone Penedo Aiastui (33:08).

Eibarko Klub Deportiboak, gainera, 2025eko Trail eta Mountain Running Munduko txapelketan aritu zen Pello Berrizbeitia eta kirol inklusiboa bultzatzen duen ‘Zure irrifarra nire indarra’ proiektua omendu nahi izan zituen.

 

Emaitzak

Kategoria absolutua – Gizonak

Xabier Labaka Aldekoa (Bergara) – 23:48

Ibon Badiola Lersundi (Ondarroa) – 24:19

Sergio Agredas del Palacio (Arrasate) – 24:22

 

Kategoria absolutua – Emakumeak

Oihane Sarasketa Irranzo (Eibar) – 29:31

Iraia Beristain Aranbarri (Ondarroa) – 32:47

Jone Penedo Aiastui (Eibar) – 33:08

 

Kategoria beteranoak – Gizonak

Sergio Agredas del Palacio (Arrasate) – 24:22

Jorge Santos Román (Galdakao) – 27:43

Javier Irazabal Arrieta (Elorrio) – 27:47

 

Kategoria beteranoak – Emakumeak

Onintza Zeberio Arretxe (Azpeitia) – 31:22

Luz Marina Valencia Noreña (Bilbao) – 34:02

Izaskun Anguiano San Juan (Gipuzkoa) – 34:41

 

Kategoria juniorrak

Gizonezkoak: 

Ugaitz Gartzia Ruiz (Eibar) – 25:27

Anwar El Hassouni Benaisaa (Eibar) – 27:00

Harriet Arregi Astigarraga (Oñati) – 31:02

 

Emakumezkoak: 

Nora Martínez Baroja (Eibar) – 31:03