Xake Eskolaren matrikulazioa ireki dute Klub Deportiboan

Klaseak irailaren 18an hasiko dira
Xake Eskolaren matrikulazioa ireki dute Klub Deportiboan
2024/06/11 10:48
eta kitto!

Eibarko Klub Deportiboaren xake batzordeak 2024-2025 ikasturteko xake eskolaren klaseak prestatzen dihardu, eta ikasturte berrira begira, izen-ematea ireki berri du 8-12 urte bitarteko haurrentzat. 10 ikasleko bi talde egongo dira eguaztenetan (hastapena) eta barixakuetan (jarraipena). Klaseak irailaren 18an hasiko dira eta Eibarko Klub Deportiboaren egoitzan eskainiko.

Xehetasun gehiagorako klubaren webgunera edota xakea@deporeibar.com helbidera jo daiteke.