Xakean jarduteko izena eman daiteke Deporreko eskolan

Xakean jarduteko izena eman daiteke Deporreko eskolan
2023/06/13 11:08
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko xake batzordeak 2023-2024 ikasturterako xake eskolarako izen-ematea ireki dute, 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. 10 ikasleko bi talde baino ez dira egongo eta klaseak barixakuetan eskainiko dira, honako ordutegietan: 18:00etatik 19:00etara eta 19:00etatik 20:00etara. Klaseak irailaren 22an hasiko dira, Klub Deportiboko egoitzan eta euskaraz eskainiko dira. Prezioa 12 eurokoa da hilean, eta liburuak eta sariak prezioan sartzen dira. Izena emateko xakea@deporeibar.com helbidera idatzi behar da (haurraren izena, abizena eta jaiotze datarekin). Izen-ematea irailaren 15era arte egongo da zabalik, aurretik 20 plazak agortu ez badira.