Xania eta Malape tabernak futbol-zaletuaren gorenean gero eta egonkorrago
Bi taberna horien izenak daramaten taldeek Garajes Garcia hirugarren sailkatuarekiko aldea handitu dute, azken jardunaldian talde horrek ezin izan zuelako bere partidua irabazi. Garajes berdinketarekin konformatu behar izan zuen, aurretik dituzten beste biek aurkarien aurrean nagusitasun handia erakutsi zuten bitartean. Horrela, Malapek Baserriri 9-0koa sartzen zion bitartean, Xaniak 6-0 gailendu zitzaion Kalaka Buenos Aires taldeari. Zazpigarren jardunaldiko beste bi norgehiagoketetan berdinketa eman zen: lehen aipatutako G. Garciak hiruna egin zuen Adahi Etxegirekin, eta Limpieza Rueda eta Bar Marem taldeek hutsean berdindu zuten.
Sailkapen nagusian, aldeak badaude ere jokatutako partidu kopuruan, Xania dago lehenengo postuan (15 punturekin), Malape (13) eta Garajes Garcia (11) taldeen aurretik. Hurrengo jardunaldiko partidu interesgarriena domekan jokatuko den lehenengoa izango da, Malape Taberna etaGarajse Garciaren artean.