Xania eta Malape tabernek aurrea hartu dute futbol-zaletuaren txapelketan

Xania eta Malape tabernek aurrea hartu dute futbol-zaletuaren txapelketan
2024/01/30 10:04
eta kitto!
Aipatutako talde horiek garaipen argiak eskuratu zituzten azken jardunaldian eta, Garajes Garciaren berdinketak lagunduta, aldea zabaldu dute atzetik datozenekiko. Xania Tabernak 4-0 irabazi zion BOJ talde indartsuari eta Malape Tabernak 7-0 gainditu zuen Baserri azken sailkatuaren erresistentzia. Garajes Garciak, bere aldetik, bina berdindu zuen Bar Marem-ekin, eta jardunaldiko laugarren partiduan, Adahi Eraieder-ek 1-0 gainditu zuen Gastro Gilda.

Sailkapen nagusian, Xaniak lidergoan jarraitzen du, 28 punturekin, Malapek jarraitzen dio 27rekin, eta atzetik datoz Garajes Garcia (21 puntu), BOJ (20), Adahi Eraieder (18) eta Bar Marem (17). Atzeratuago geratu dira Limpieza Rueda, 13 punturekin, Gastro Gilda (12rekin) eta Baserri (8rekin).