Xania Taberna bakarrik geratu da futbol-zaletuaren Ligaren lidergoan

Xania Taberna bakarrik geratu da futbol-zaletuaren Ligaren lidergoan
2024/01/15 12:04
eta kitto!
Malape Tabernaren porrotak Bar Marem-en aurrean (1-3) Xania Taberna Ligako sailkapenaren gorengoan bakarrik geratzea ekarri du, azken honek, kostata izan bazen ere, lortu zuelako bere partidua, Adahi Eraieder-i 3-2 gaindituz. Gabonetako opor sasoitik bueltan jokatutako lehen jardunaldiko beste bi partiduetan, BOJ-ek 2-1 irabazi zion Gastro Gildari, Garajes Garciak eta Limpieza Ruedak bana berdindu zuten bitartean. Xania liderra eta Adahiren arteko norgehiagokan, Markelek sartu zituen Xaniaren hiru golak eta Valderasek Adahiren beste biak.

Hurrengo jardunaldiko partiduak honakoak izango dira: zapatuan, Baserri vs Garajes Garcia eta Gastro Gilda vs Xania Taberna; eta domekan, Limpieza Rueda vs Malape Taberna eta BOJ vs Adahi Eraieder.