Xania Tabernak Bergara Pneumatikoak taldearen hutsegitea aprobetxatu du Kopako lidergoa hartzeko
Talde biak eta Kalaka Buenos Aires lehen postuan berdinduta daude zortzi punturekin
2026/04/20
13:20
Ekhi Belar Errasti
Asteburu honetako jardunaldiaren ostean, are gehiago estutu da futbol zaletuaren Kopako sailkapena. Bergara Pneumatikoak taldeak huts egin zuen Adahi Etxegiren aurka 0-3 galduta eta Xania Tabernak aurrea hartu dio sailkapenean Baserriri 0-7 irabazi ondoren. Zortzi punturekin daude talde biak eta zortzi ditu baita ere Kalaka Buenos Airesek (partidu bat gehiago jokatuta).
Hirukotearen atzetik Bar Marem eta Garajes Garcia datoz sei punturekin. Beraz, Kopako lehen fasea amaitzeko bi edo hiru partidaren faltan (talde batzuek lehia gehiago jokatu dituzte), dena dago erabakitzeko oraindik.
Emaitzak
- Bergara Pneumatikoak 0-3 Adahi Etxegi
- Baserri 0-7 Xania Taberna
- Kalaka Buenos Aires 8-4 Bar Marem
- Garajes Garcia 3-0 Malape Taberna
Sailkapena
- Xania Taberna, 8 puntu
- Bergara Pneumatikoak, 8 puntu
- Kalaka Buenos Aires, 8 puntu
- Bar Marem, 6 puntu
- Garajes Garcia, 6 puntu
- Malape Taberna, 5 puntu
- Adahi Etxegi, 4 puntu
- Limpiezas Rueda, 3 puntu
- Baserri, 0 puntu
Hurrengo jardunaldia
- Apirilak 25, 09:00: Baserri - Bar Marem
- Apirilak 25, 10:30: Garajes Garcia - Kalaka Buenos Aires
- Apirilak 26, 09:00: Malape Taberna - Xania Taberna
- Apirilak 26, 10:30: Limpiezas Rueda - Bergara Pneumatikoak
- Atsedena: Adahi Etxegi