Xania Tabernak jantzi du futbol-zaletuen Ligako txapela

Bar Maremi 4-1 irabazi dio asteburuan
Xania Tabernak jantzi du futbol-zaletuen Ligako txapela
2024/02/26 13:30
eta kitto!

Asteburuan jokatu zen futbol-zaletuen Liga txapelketako azken jardunaldia, eta azkenaurreko jardunalditik txapeldun zen Xaniak beste hiru puntu eskuratu zituen, Bar Marem taldeari 4-1 irabazita. Jardunaldi horretako beste partiduetan, Adahi Eraieder-ek erraz gainditu zuen Baserri azken sailkatuaren erresistentzia (6-1), Valderasek lau gol sartuta, eta beste bi neurketetan borroka handiagoa ikusi ahalizan zen. Limpieza Ruedak 1-0 garaitu zuen Gastro Gilda, eta bana berdindu zuten Garajes Garcia eta Malape Tabernak.

Ligako azken sailkapena honela geratu da: 1) Xania Taberna (37 puntu), 2) Malape Taberna (31), 3) Adahi Eraieder (27), 4) Garajes Garcia (25), 5) BOJ (20), 6) Bar Marem (18), 7) GastroGilda (16), 8) Limpieza Rueda (16) eta 9) Baserri (8 puntu). Xania irabazlea izan da partidu gehien irabazi eta gutxien galdu dituena, gol gutxien jaso dituena izateaz gain; gol gehien sartu duena, bestalde, Malape Taberna bigarren sailkatua izan da.

Datorren asteburuan Kopa txapelketa hasiko da, betiko ordutegiari jarraituz, honako partiduekin: zapatuan, Garajes Garcia - Limpieza Rueda eta Xania Taberna - Adahi Eraieder; eta domekan, Malape Taberna - Baserri eta Gastro Gilda - Bar Marem.