Xania tabernak Malape liderraren atsedenaldia aprobetxatu du
Malape tabernak atsedena hartu du jardunaldi honetan eta Xania tabernak, bigarren sailkatuak, ondo aprobetxatu du sailkapenean gerturatzeko. 2-3 gailendu zitzaion Limpiezas Ruedari Asier, Keoma eta Mikelen golei esker, eta orain hiru puntura du Malape.
Bar Marem-ek, bere aldetik, ez zuen liderraren atsedena aprobetxatu, bina egin zuelako Adahi Etxegiren kontra. Sailkapenaren beheko aldean Baserrik jarraitzen du oraindik punturik lortu gabe.
Hurrengo jardunaldian, bai Malapek bai Xaniak partidu gogorrak izango dituzte Bergara Pneumatikoak eta Kalaka Buenos Aires taldeen aurka, hurrenez hurren.
Emaitzak
Baserri 0 - 8 Bergara Pneumatikoak
Garajes Garcia 1 - 2 Kalaka Buenos Aires
Limpiezas Rueda 2 - 3 Xania Taberna
Adahi Etxegi 2 - 2 Bar Marem
Sailkapena
- Malape Taberna, 21 puntu
- Xania Taberna, 18 puntu
- Bar Marem, 17 puntu
- Bergara Pneumatikoak, 13 puntu
- Kalaka Buenos Aires, 12 puntu
- Adahi Etxegi, 10 puntu
- Garajes Garcia, 9 puntu
- Limpiezas Rueda, 6 puntu
- Baserri, 0 puntu
Hurrengo jardunaldia
Azaroak 1, 09:00: Limpiezas Rueda - Garajes Garcia
Azaroak 1, 10:30: Bergara Pneumatikoak - Malape Taberna
Azaroak 2, 09:00: Bar Marem - Baserri
Azaroak 2, 10:30: Kalaka Buenos Aires - Xania Taberna
Atsedena: Adahi Etxegi