Xania Tabernak Malaperi irabazi eta lidergoa kendu dio futbol-zaletuan

Xania Tabernak Malaperi irabazi eta lidergoa kendu dio futbol-zaletuan
2023/11/27 11:00
eta kitto!
Sailkapeneko goialdean dauden taldeen arteko norgehigokak lider aldaketa ekarri zuen futbol-zaleko azken jardunaldian. Xania Tabernak 1-0 irabazi zion Malape Tabernari eta, Ikerrek lortutako gol horri esker, sailkapeneko gorenera iritsi da, 18 punturekin. 17rekin geratzen da Malape, eta 15ekin dugu jarraian Garajes Garcia, azken honek beste partidu lehiatu batean Adahi Eraieder-ekin bina berdindu eta gero. Adahi bera eta BOJ 13 punturekin daude sailkapenean, 10 ditu GastroGildak, bederatzi Bar Marem eta Limpieza Rueda, eta Baserri da azken sailkatua, zazpirekin. Azken jardunaldian, aipatutako bi partidutik kanpo, beste bi neurketetan emaitza ezin garbiagoak izan genituen: BOJ-ek 6-1 garaitu zuen Bar Marem eta Limpieza Ruedak 5-1 irabazi zion Baserriri.