XIX. EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETA

XIX. EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETA
2016/02/22 12:39
eta kitto!
LEHIAKETAREN OINARRIAK


Zuloagatarren, 3
20.600 EIBAR
Tfnoa: 943-202299
e-posta: arratekultu@gmail.com


Arrate Kultur Elkarteak, XIX. EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETA antolatzen du. 2016an hemeretzigarren edizioa izango da. Lehiaketaren bidez, nolabait, aratoste edo Karnabaletako oroitzapen fisikoa gera dadin.

Lehiaketa "Aratusteak" (hau da, inauteriak edo karnabalak) lemapean eta gai horrekin lotuta antolatzen da. Argazkiak ez dute zertan Eibarko aratuste edo Eguen Zurikoak izan behar.

Lehiaketa irekia da zaletu guztientzat.

Partehartzaile bakoitzak gehienez 4 argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta argazkiak koloretan nahiz zuri beltzean aurkez daitezke. Hori bai, soportea edo passpartout-a izan beharko du ( 40x50 zentimetro izango du).

Beste lehiaketetan saritutako lanak ere aurkeztu daitezke.

Argazkiak Arrate Kultur Elkartean -Zuloagatarren 3, Eibar-, lehen solairuko bulegoetan edota taberna- kafetegian jasoko dira. Barruan sobre batean, lanaren izena, egilearen izen- abizenak eta kontakturako telefonoa dituela.

Argazkiak entregatzeko AZKEN EGUNA, karnabaletako asteartea (otsailak 9) pasa eta 4 astera izango da, hau da, MARTXOAK 9, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan

Argazki sarituak elkartearen esku geratuko dira eta ez dira helburu komertzialekin erabiliko.

Epaimahaia Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza taldeko kide bik eta Arrate Kultur Elkarteko kide batek osatuko dute.

Sariak: Argazki onenari, 160 euroko saria; bigarrenari, 100 euroko saria, eta hirugarrenari, 60 euroko saria.

Sarien banaketa hamabost egun beranduago egingo da, lan guztiekin Topalekuan antolatuko den erakusketaren irekierarekin batera; martxoaren 23an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan.

Aurkeztutako argazkiak ARRATE KULTUR ELKARTEKO lokaletan erakusgai izango dira, martxoaren 23tik apirilaren 3ra.

Saritu gabeko lanak apirilaren 6tik apirilaren 20ra arte jaso ahal izango dira elkarteko bulegoan, astelehen, astearte eta ostegunetan goizeko 10,30etatik 12,30etara eta asteazkenetan arratsaldeko 17,00etatik-19,00etara.

Informazio gehiago: bulegoan, 943 20 22 99 ( utzi mezua erantzungailuan) edo arratekultu@gmail.com


ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!!!!