Xose Lois Carreira eta Iñaki Aranzabalen 'Gurutzatutako bizitzak' Portalean ikusgai
2016/01/26
01:06
eta kitto!
Otsailaren 7ra arte 'Gurutzatzen diren bizitzak' izenburuko erakusketa egongo da ikusgai Portalean, martitzenetik domekara bitartean, 18:30etik 20:30era. Erakusketa aretoak hartzen duen diziplinen arteko proposamenak musika, literatura eta arte plastikoak biltzen ditu eta sortzaileak Xose Lois Carreira, Galizian bizi den artista eibartarra eta Iñaki Aranzabal dira eta proiektuak helburu solidarioa dauka, horri lotutako liburuaren (formatu fisiko zein digitalean) salmentatik zein ikusgai ipini dituzten lanetatik sortutako etekinak Espainiako Mugarik Gabeko Medikuak giza erakundeari emango dizkiete eta.
Bestalde, aurreko astean anbulategi pareko parkean ipinitako granitozko eskultura Carreirarena da eta erakusketarekin lotura zuzena dauka. Piezak 1.700 kiloko pisua dauka (150 x 150 x 50 zm) eta elkarren artean gurutzatzen diren lau giza irudi erakusten ditu. Hilabetez edo anbulategi parean jarraituko du, baina handik kendu eta behin betiko kokalekura, Amañako pasealeku berrira eramateko asmoa daukate.