XV. Udaberriko Kontzertua emango du Eibarko Musika Bandak domeka eguerdian Astelena frontoian

Urtero bezala, bizikleta gaineko proben denboraldia hasten dela-eta, Eibarko Txirrindulari Elkarteari eskainiko diote emanaldia. Kontzertua 12:30ean hasiko da, Astelena frontoian.
XV. Udaberriko Kontzertua emango du Eibarko Musika Bandak domeka eguerdian Astelena frontoian
2024/02/16 18:47
eta kitto!

Eibarko Musika Bandak XV. Udaberriko Kontzertua eskainiko du domekan, 12:30etik aurrera Astelena frontoian. Urtero bezala, bizikleta gaineko proben denboraldia hasten dela-eta, Eibarko Txirrindulari Elkarteari eskainiko diote emanaldia. Programa osatzeko “txirrindulari musika” aukeratu dute oraingo honetan: Agüero (pasodoblea, J. Franco), La del manojo de rosas (P. Sorozabal), Vizcaytik Bizkaira (R.M. Azkue), Os passaros do Brasil (deskriptiboa, K. Vlak) eta Mary Poppins (selekzioa, R. Sherman). Txirrindulari Elkartearekin elkarlanean prestatutako saioa izanik, elkartearen ereserkia joko dute amaieran.