XVIII. Eibarko Kirol Sariak hilaren 31n, 12.00etan

XVIII. Eibarko Kirol Sariak hilaren 31n, 12.00etan
2012/12/28 00:00
eta kitto!

Datorren astelehenean, hilaren 31n, Gabon Zahar eguna, urtero legez Eibarko Kirol Sarien beste edizio bat egingo da Portaleko areto nagusian, eguerdiko 12.00etan hasita. Aurtengoa 18.ena da eta bertan, ohikoa denez, kirol modalitate bakoitzean aukeratutako kirolariek eurei dagokien saria jasoko dute eta. Horrez gain, Sari Berezia, Euskera Saria eta Sustapen Saria ere izango dira. Guztira 29 sari banatuko dira eta, horrekin, Eibarko klubek urte osoan egindako lana saritu
nahi da.
2012ko SARITUAK
Sari Berezia: Jaime Barriuso
Areto-foballa: Alex Alonso
Arku tiraketa: Jon Ander Mayoral
Atletismoa: Ainhoa Azpiazu
Automobilismoa: Ruben Moro
Errugbia: Oscar López de Gereñu
Eskia: Amaia Bueno
Eskubaloia: Unai Ibaibarriaga
Fitness: Iñaki Mateos
Foballa: Jon Errasti
Gimnasia Erritmikoa: Ipuruako jubenil taldea (Ane San Martin, Graxi Arregi, Nahia Bilbao eta Olaia Golzarri)
Golfa: Maier Fernández
Herri Kirolak: Jose Antonio Arrillaga
Hiru Txirlo: Asola-Berriko Euskal Herriko selekzioa (Mari Carmen Olabe, Juan Luis Rodríguez “Txatua”,
Felix Gómez “Beltza”, Beñat Gómez eta Mikel Urkia)
Igeriketa: Martin Aizpiri
Judoa: Nekane Muguruza
Mendia: Jose Enrique González
Pilota: Iker Narbaiza
Saskibaloia: Gaizka Hernández
Squash: Andoni Etxebarria
Tenisa: Iker Ezkerra
Tiro Olinpikoa: Jose Miguel Solas
Triatloia: Juanjo Romero
Txirrindularitza: Jokin Bergara
Waterpoloa: Txomin Leturiaga
Wu-Shu: Vicente Tercero
Xakea: Jose Antonio Garrido
Sustapen Saria: Somos Asesores
Euskera Saria: Klub Deportiboko Atletismo Taldea