XX. Pintxo Lehiaketa azaroaren 6an eta 7an jokatuko da
Parte hartu nahi duten tabernek domekara arte eman dezakete izena
2024/10/18
11:09
eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak urtero antolatzen duen Pintxo Lehiaketan parte hartu nahi dutenek domekara arteko epea daukate izena emateko. Horretarako, datu guztiak (argazkia barne) arratekultu@gmail.com helbidera edo 638284912 zenbakira, WhatsApp bitartez bidali beharko dira, etzirako gehien jota. L
Lehiaketa azaroaren 6an eta 7an jokatuko da, izena ematen duten tabernetan. Iaz 13 tabernek hartu zuten parte. Beti bezala, epai-mahaiak emango dituen sariez gain, bezeroek boto bidez erabakiko dutena ere banatuko dute.