Yerai Martin beste urtebetez izango da Eibar FT-ren entrenatzaile

Yerai Martin beste urtebetez izango da Eibar FT-ren entrenatzaile
2024/01/25 12:29
eta kitto!
F Ligan jokatzen duen Eibar FT-ko emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaileak beste denboraldi baterako berritu du gure herriko klubarekin zuen kontratua. Entrenatzaile andoaindarrak bigarren sasoia du oraingokoa: aurrenekoan taldea Espainiako Lehen Mailara igotzea lortu zuen; eta,bigarrengoan, jaisteko postuetatik kanpo dago, une honetan zazpi puntura. Gainera, taldea sasoi onean dago eta Ipuruan puntu garrantzitsuak dihardu bateratzen.