Yerai Martinek ez du jarraituko F Ligako SD Eibarko entrenatzaile izaten

Taldeak F Ligan eman dituen bi denboraldietako entrenatzaile izan da, igoera lortu zuen taldeko jokalari multzoari ondo eutsiz
Yerai Martinek ez du jarraituko F Ligako SD Eibarko entrenatzaile izaten
2025/05/09 18:07
eta kitto!

Azken hiru denboraldietan SD Eibarko entrenatzaile izan denak emakumezkoen lehen taldea gidatzeari utziko dio denboraldia amaitzean. Yerai Martin 2022an iritsi zen talde armaginera, emakumezkoen lehen taldea 1. mailarako  borrokan eramateko, momentu hartan 1ª RFEF mailan baitzegoen Eibarko ekipoa. Eta baita emaitzak lortu ere, denboraldi hartan bertan lortu baitzuten F Ligara igoera. Bere gidaritzapean, taldeak F Ligan eman dituen bi denboraldietako entrenatzaile izan da, igoera lortu zuen taldeko jokalari multzoari ondo eutsiz. Yerai Martinek SD Eibarrekin izandako etapa itxiko du denboraldia amaitzean.