Yerai Martinen taldeak bihar eta etzi prestatuko du Valentziaren aurkako partidua

Jaitsiera postuetatik aldentzeko borrokan, armaginek gero eta sendotasun handiagoa erakutsi badute ere, aurkariak ez daude prest amore emateko
Yerai Martinen taldeak bihar eta etzi prestatuko du Valentziaren aurkako partidua
2024/04/30 12:42
eta kitto!

Aurkari zuzenari egingo dio bisita F Ligako SD Eibar-ek aste honetako zapatuan. Neurketa arratsaldeko 16:00etan hasiko da Antonio Puchades estadioan eta Yerai Martinen taldea bezperan joango da Valentziara, han lo egiteko.

Liga amaitzeko bost jardunaldi besterik falta ez direnean, jaitsierako postu batetik ihes dabiltza hainbat talde, sei-zazpi puntuko tartean, eta armaginek gero eta sendotasun handiagoa erakutsi badute ere, aurkariak ez daude prest amore emateko.

Gaur atseden hartuko dute SD Eibarko neskek, bihar 10:00etan lan-saioa izango dute Unben eta etzikoa egiteko Atxabalpera joko dute, 10:30etik aurrera entrenamendua egiteko.