Yeray Fernandez garaile Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketaren Azkoitiko zonaldeko lehiaketan

Mikel Saenz Klub Deportiboko xakelaria 2. postuan sailkatu zen infantilen mailan
Yeray Fernandez garaile Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketaren Azkoitiko zonaldeko lehiaketan
2026/01/27 16:04
Ekhi Belar Errasti

Domekan, urtarrilak 25, Gipuzkoak Eskolarteko xake txapelketari dagokion Azkoitiko zonaldeko txapelketa jokatu zen, Azkoitiko Anaitasuna-Kakute Xake Elkarteak antolatuta. Benjamin, alebin eta infantil mailetako xakelariak aritu zuten bertan, eta azken kategoria bietan aritu ziren Eibarko Klub Deportiboko jokalariak.

Alebin maila, Deporreko Yeray Martinez izan zen garaile, 4,5 puntu lortuta. Bere atzetik sailkatu ziren Erik Fernandez (Anaitasuna-Kakute) eta Ekain Aldalur (Anaitasuna-Kakute), 4 eta 3,5 punturekin, hurrenez hurren. Yerayz gain, Jon Olaeta (2), Asier Añel (2), Einar Grande (2) eta Martin Baztarrica (1) klubeko jokalariak ere bertan izan ziren.

Infantiletan, Deporrekoek ezin izan zuten lehen postua lortu, baina ia, Mikel Saenz 2. geratu baitzen Alex Francorekin (Xaputarrak Azpeitia) 4,5 puntura berdindu ostean. Gainera, Deporreko Unax Andreu (3), Kilian Simon (3), Kenai Beitia (2), Julen Gonzalez (2), Ibai Garcia (1) eta Aner Azcarate (0) ere aritu ziren txapelketan.