Yeray Fernandezek laugarren postua lortu du Euskadiko Alebinen Eskolarteko Xake Txapelketan
Eibarko Klub Deportiboko xakelariak hiru puntu eskuratu zituen eta gertu izan zuen podiuma
2026/06/08
17:58
Ekhi Belar Errasti
Eibarko Klub Deportiboko xake batzordeko Yeray Fernandez gazteak laugarren postuan amaitu du Euskadiko Alebinen Eskolarteko Xake Txapelketako finala, bere mailako jokalaririk onenen artean sailkatuz.
Lehia Trintxerpen jokatu zen, maiatzaren 30ean eta 31n, eta eibartarrak hiru puntu lortu zituen, podiumetik gertu geratuz.