Yeray Lamarianok agur esan dio 22 urteko ibilbideari
Lamarianok ezin izan ditu ligako azken partiduak jokatu Valladolidekin, 12. jardunaldian Granollersen aurka lesionatu baitzen, aurpegian baloikada bat jaso ondoren. Horrela, eskubaloia lagatzea erabaki du. “Sentimendu kontrajarriak ditut. Ondo hausnartutako erabakia da eta, era berean, erabakia hartzea kostatu zait. Dena dela, niretzat erabaki egokia dela uste dut. Sentimendu kontrajarriak ditut profesionalki 22 urtetan zehar egin dudan zerbait delako (gehi harrobian egindako urteak) eta gehien gustatzen zaidan zerbait egiteari lagako diodalako, baina momentu hau noizbait iritsi behar zen”, azaldu du Lamarianok Valladolidek partekatu duen bideoan. “Kirol arloari begira, beste modu baten agur esatea gustatuko litzaidake, pistan, baina gertakizun batzuek, laboralek batez ere, horrela agur esatera eraman naute”, gehitzen du.