Ylenia Baglietto antzezleak Ercilla saria irabazi du
2016/02/09
11:05
eta kitto!
Ylenia Baglietto eibartarrak aktore berri onenaren Antzerkiko Ercilla Saria irabazi du, "La gaviota" lanean egindako paperari esker. Saria emateko erabakitik haratago, epai-mahaikideek "etorkizun handiko antzezlea dela, antzeztu, dantzatu eta kantatu egiten duela" diote, "inguruan kalitatezko antzerki ugari egiten ari dela agerian lagatzen duen adibide bizia" dela gaineratuta.
Antzezle gazte herriko eszenatokietan beharrean ikusteko aukera bi izango dira aurten: hastear dauden Antzerki Jardunaldietan, martxoaren 5ean, 20:30ean Hezkuntza Esparruan taularatuko den "Chihuahua Cabaret" antzezlanean parte hartzen eta irailaren 23an, Gluglu taldearekin "Caperucita Feroz" Coliseoan antzezten.
Beste sarituak
Eibartarrarekin batera 2015eko Ercilla antzerki sarietan Aitana Sanchez Gijon ("Medea" lanarengatik) eta Adrian Lastra ("El discurso del rey" lanarengatik) saritu dituzte, aktore onenen atalean. Horrez gain, Hector Alterio aktoreak ibilbide artistiko onenaren sari berezia jasoko du. Bigarren mailako aktore onenaren saria Consuelo Trujillok jasoko du, "Medea" antzezlanarengatik. Sormen lan dramatiko onenarentzako goraipamena, berriz, Patxo Telleriaren "Pankreas" lanarentzat izan da, euskarazko zein gaztelaniazko bertsioan. Eta denboraldiko antzezkizun onena "El grito en el cielo" izan da, sarien arduradunen iritziz. Horiekin batera, Antzerki eremuko lanik onenaren saria Pabellon 6 kultur espazioari ematea erabaki dute eta euskal ekoizpenik onenari saria "Amour", Arriaga Antzokiaren eta Tartearen Teatroa konpainiaren antzezlanak jasoko du.