Yolanda del Nozalek "Tierra de adopción" liburua aurkeztuko du gaur Portalean

Yolanda del Nozalek "Tierra de adopción" liburua aurkeztuko du gaur Portalean
2017/05/12 14:19
eta kitto!
Gaur arratsaldean, 19:00etan, Yolanda del Nozal idazlearen “Tierra de adopción” liburua aurkeztu dute Portalean, Juan San Martin liburutegiak antolatutako ekitaldian. Liburuaren egilea aurkezteko ardura Juan Ortega, Eibarko Antzerki Jardunaldietako zuzendari artistikoak izango du. Gaur egun Bilbon bizi den idazleak haurtzaroa eta gaztaroko urte batzuk Eibarren eman zituen eta, Unibertsitate Laboralean ikasten zegoela, Narruzko Zezen antzerki taldeko kide izan zen. Liburuan, protagonista nagusiak Palentziatik Eibarrera etortzea erabaki zuten bere gurasoak dira eta kontakizunean bidaia horri lotutako esperientziak bildu nahi izan ditu, hortik liburuaren izenburua.