Zabaldu dute hurrengo denboraldirako saskibaloiko matrikula

Entrenamenduak Ipurua kiroldegian, Amañako eskoletan eta Unibertsitatean burutuko dituzte
Zabaldu dute hurrengo denboraldirako saskibaloiko matrikula
2025/05/27 11:22
eta kitto!

Eibar Saskibaloia klubak izen-ematea zabaldu du kategoria guztietan, saskibaloi eskolatik hasi (2017tik aurrerako benjamin eta alebinak) eta haur, kadete, jubenil eta seniorretan. Entrenamenduak Ipurua kiroldegian, Amañako eskoletan eta Unibertsitatean burutuko dituzte, klubak dituen entrenatzaile tituludunen eskutik. Informazio gehiagorako, interesatuek saskieibar@gmail.com helbidera jo dezakete edo 655565554 telefono zenbakira deitu.