Zabaldu dute X. Flysch Beltza Trabesia izena emateko epea

Ekainaren 18ra arte izena ematen dutenek 35 euro ordaindu beharko dute, data horretatik aurrera 40 euro
Zabaldu dute X. Flysch Beltza Trabesia izena emateko epea
2024/04/24 09:36
eta kitto!

Aurtengo zeharkaldi horrek X. edizioa beteko du, eta dagoeneko izena emateko aukera zabaldu dute, bertan parte hartzeko. Flysch Beltza Trabesia ekainaren 29an jokatuko da eta, aurreko edizioen kontrara, oraingoan ibilbide bakarrekoa izango da: 3.000 metro, hau da, hiru kilometroko ibilbidea osatuko dute Mutriku eta Debaren artean, goizeko 11:30ean abiatuta.

Ekainaren 18ra arte izena ematen dutenek 35 euro ordaindu beharko dute, eta data horretatik aurrera eta ekainaren 25era arte apuntatzen direnek 40 euro.