Zabalik da ‘Idazlearekin harixa emoten’ euskarazko irakurketa klubean izena-emateko epea

Zabalik da ‘Idazlearekin harixa emoten’ euskarazko irakurketa klubean izena-emateko epea
2025/09/04 12:13
eta kitto!

Juan San Martin udal liburutegiak eta …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta, ‘Idazlearekin Harixa Emotenhelduentzako irakurketa klubean izen-ematea zabalik da irailaren 16ra arte. Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko eta euskal literatura eta euskal idazleak ezagutzera emateko kluba da ‘Idazlearekin Harixa Emoten’. Ainhoa Aldazabalek dinamizatutako saioetan, parte-hartzaileek idazlearekin aurrez aurre liburua aztertu eta liburuaren gaineko tertulia bat sortzen dute. Hilean behin izaten dira saioak (martitzenetan, 19:00etan Portalean). 

Saio bakoitzeko 20 liburu lortzeko konpromisoa hartzen du Liburutegiak. Liburu hauek partaideen eskaeren ordenaren arabera banatzen joango dira. Izena eman nahi izan ezkero, formulario hau bete behar da. Doako jarduera da eta 16 urtetik gorakoek hartu dezakete parte.